XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Krisantemoak zuriak, horiak edo bioletak izaten dira. (43. or.)

kriskitinak: zurezko bi oholtxo dira eta eskuekin jotzen dira, musika egiteko. (69. or.)

kro egin: kantatzeko, igelek kro egiten dute. (36. or.)

krokodiloa: animalia honek buru handia eta buztan luzea ditu.

Bere hortzak oso zorrotzak dira.

Azala ezkata berdeska eta gogorrez estalirik du.

Mugitzeko bere lau hanka laburrekin narras ibiltzen da.

Afrikako eta Amerikako ibai handietan bizi da. (40. or.)

kubitua: hezur hau ukondotik eskumuturreraino doa.

Kubituaren ondoan erradio izeneko hezurra dugu. (7. or.)

kuboa: kuboak sei alde koadratu ditu.

Esaterako, dadoak kubo itxura du. (27. or.)

kuleroak / pantaloiak: neskek eta emakumeek erabiltzen dute barruko jantzi hau.

Gerritik izterren hasierara arte estaltzen du. (13. or.)

kulunkatu: leku batetik zintzilikatuta eta oinekin lurra ukitu gabe gorputza mugitzea da.

Aurrerantz, atzerantz, alde batera edo bestera kulunkatu ahal gara. (62. eta 75. orr.)

kutxa: makina honek batuketak egiten ditu eta dendan zenbat ordaindu behar dugun esaten du. (81. or.)

kutxazaina: langile honek denda bateko kutxan lan egiten du eta erosleei dirua kobratzen die. (81. or.)

labarra: itsasoaren ondoko arroka garaiak dira. (85. or.)

laboreak: landare hauekin irina egin ahal da.

Arroza, garia, artoa eta garagarra laboreak dira. (45. or.)

laburra: hitz honen aurkakoa luzea da.

Mauka batek beso osoa estaltzen ez duenean, laburra da. (12. or.)

lainoa: hodeiak oso behetik doazenean, lurra ukitzen dute eta ez digute uzten aurrean dagoena ikusten.

Horixe da lainoa. (86. or.)

lainoztatu: landareei botikak laino itxuran botatzea da, intsektu kaltegarriak hiltzeko. (42. or.)

lan egin: langileak bere zeregina betetzea da. (52. or.)

lanabesak: pala, aitzurra, artaziak, zulagailua eta lorategian lan egiteko tresnak dira.

Badira beste lan batzuk egiteko lanabesak edo erremintak ere. (47. or.)

lanbidea: pertsonek egiten duten zeregina da.

Lanaren truke, ia beti dirua jasotzen da. (52. eta 53. orr.)

landarea: zuhaitzak, belarra edo babarrunak landareak dira.

Landare guztiak jaio, hazi, beren antzeko beste landare batzuk sortu eta hil egiten dira. (42. or.)

landatu: lurrean landare txiki bat sartzea da, apurka-apurka haziz joateko. (47. or.)

langa: futbol-zelaiko atearen goiko habea da. (71. or.)

langilea: erle langileek erlauntzako lan guztiak egiten dituzte: loreen nektarea xurgatu, argizariaz abaraskak eraiki eta eztia egin. (38. or.)

lanpara: lanparek gelak argitzen dituzte.

Lanpara batzuk sabaitik zintzilikatzen dira eta beste batzuk mahai gainean jartzen dira (15. or.).

Haginlariak ahoa argitzeko lanpara bat erabiltzen du. (77. or.)